Mugikortasun Iraunkorraren Europar Astea dela eta, irailaren 22ra bitartean hainbat jarduera izango dira Leioan: patinak, cart-ak, kamisetak "tuneatzeko" tailerra, belaunaldien arteko soinketa...
Hilaren 17, 18 eta 19an, 10:00etatik 12:00etara, Bulebarreko Stoan antolatutako jarduerak udalerriko ikastetxeentzako izango dira bereziki. Bestalde, irailaren 22an, “Nire autorik gabeko eguna” izango da, horretarako Aldapa kalea moztuko dute goizeko 9etatik arratsaldeko 20:00etara, eta errepidea eta aldameneko parkea erabiliko dira patinatu, bizikletan ibili eta jolasteko. Goizez ikastetxeentzat izango da eta 17:00etatik 19:00etara hurbildu nahi duen edozein herritarrentzat.