Bekadunek egin beharreko lana errazteko jasotzaileak izango direnak hautatu ostean prestakuntza ikastaro txikia, bi ordukoa, eskainiko zaie. Beti izango da derrigorrezko baldintza kudeatu behar den panel hori dagoen lokal horretako ohiko erabiltzailea izatea, edo panela dagoen zentro horretan inskribatuta egotea (ikastetxeen kasuan). Halaber, beharrezkoa da urte hau bukatu aurretik 14 urte betetzea.
Oinarriak webgunean (pdf) zein Gazte Informazio Bulegoan eskura daitezke. Era berean, eskabideak udaletxean, zein Getxo, Areeta eta Algortako Herritarrentzako Arreta Bulegoetan aurkez daitezke.