Gorpu bat aurkitu dute itsasadarreko uretan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 18a, 13:19

Europa Press albiste agentziak Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren iturriak aipatuz zabaldu duenez, garbiketa lanak egiten ari zen itsasontzi bateko tripulatzaileek pertsona baten hilotza topatu dute itsasadarreko uretan, Udondo (Leioa) parean. Goizeko 9:25 inguruan izan da gertaera, gaineratu dutenez. Laster batean Gurutze Gorria, Ertzaintza eta polizia autonomikoaren urpekariak bertaratu dieta eta, oraindik, 10:00etan, gorpua ateratzen ari ziren. Europa Press-ek zehaztu duenez, ez dute oraindino hilotza identifikatu, baina ematen du orain egun batzuk Bilboko uretan bilatzen ari ziren pertsona bera dela. Argazkian, erreskate ontzia artxiboko irudian / © Bizkaiko Gurutze Gorria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun