Sarreretan beherapena egun batez Kultur Leioaren hamar urteak ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 18a, 13:32

Udal iturriek diotenez, Kultur Leioaren hamar urteko ibilbideak protagonista garbia izan du: publikoa. "Urte hauetan erakutsi diguzuen konfiantza eskertuz, hamargarren urteurrena zuokin ospatu nahi dugu", adierazi dutenez. Horretarako, asteartean, irailak 23, sarrerak txarteldegian erosten dituztenek (urte bukaera arte programatutako edozein ikuskizunetarako) %10eko beherapena izango dute. "Gainera, Kultur Leioako lagun bazara, sarrerak txarteldegian erosiz gero, ohiko %25eko beherapenari %10eko beherapena gehitu ahal izango diozu", zehaztu dute tokiko arduradunek. Hala ere, bonuak ez dira bestelako deskontuekin osagarriak. Argazkian, Helena Golab Kultur Leioako liburutegian / © Kultur Leioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun