Igandean Loiolara deitu dute 28 gazte auzipetuek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 18a, 13:50

Epaiketa politikoen aurkako protesten bidetik, beste urrats bat eman nahi dute 28 gazte auzipetuek igandean, goizeko 12:00etan, Azpeitiko Loiola basilikaren aurrean egingo duten agerraldi jendetsuaren bitartez. Izan ere, astelehenean, irailak 22, ekingo dio Espainiako Auzitegi Nazionalak Imanol Beristain Gutierrez itzubaltzetarra eta beste 27 gazte epaitzeari, Segiko kideak izatea leporatuta. Seina urteko espetxe zigor eskaerari gazteekiko elkartasunez erantzun dute herritarrek Euskal Herriko hainbat txokotan eta epaiketak zein eragingo dituen defentsa gastuak, garraioak eta dietak diruz laguntzeko zein "28ak ere libre!" nahi dituztela aldarrikatzeko hamaika ekimen burutu dituzte. Tartean, joan den asteburu laranja auzipetuen herrietan eta nazio ekitaldia Gernikan. Bada, astelehenean, epaiketa hasiko den egunean bertan, mobilizazioak izango dira. Besteak beste, Itzubaltzeta / Romon, 20:00etan jarri dute hitzordua Santa Eugenia plazan, Beristaini eta gainontzeko gazteei elkartasuna adierazteko, hau da, "28ak ere libre!" nahi dituztela aldarrikatzeko. Argazkian, uztailean Itzubaltzetan egindako agerraldia.

28 gazte auzipetuek zabaldutako bideoa

28 gazte auzipetuek agerraldi jendetsua iragarri dute Loiolako Basilikan igandean from argia on Vimeo.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun