Ziklomotor bateko gidaria atxilotu dute Areetan mozkor gidatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 18a, 18:16

Getxoko Udaltzaingoak ziklomotor bateko gidaria atxilotu du gaur goizaldean bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita, udal iturriek jakinarazi dutenez. Atxiloketa 03:00ak aldera egin dute, 42 urteko gizonezko batek gidatzen zuen ibilgailua Areetako Kale Nagusiko oinezkoen gunetik zihoala. Tokiko Poliziak zabaldutako bertsioaren arabera, gidari horri, atxilotu aurretik, udaltzain batek ohartarazi dio bere ibilgailuarekin ez ibiltzeko mozkortuta baitzegoen, bidaiatzeko ziklomotorra erabili nahi zuela ikusita. Hasiera batean, udaltzainak lortu egin du gidariak atzera egitea bere asmoarekin eta horrek etxerako bidea hartu du, oinez. Ondoren, eta udaltzainaren aginduari entzungor eginez, ziklomotorra zegoen lekura hurreratu da berriro eta ziklomotorra hartu, geldiarazi duten arte. Alkoholemia-proba egin eta gero, 0,86 mg/l-ko tasa eman du, baimendutakoaren hirukoitza. Poliziak diligentziak ireki ditu Getxoko Guardiako Epaitegira bidaltzeko, epaiketa arina egiteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun