Lutxanako jaiak
Irailak 19, ostirala
19:30 Txupinazoa.
20:00 Batukada.
20:05 Mus txapelketa.
22:00 Kontzertua.
Irailak 20, larunbata
10:00 Kalejira.
11:30 Puzgarriak.
12:00 Olgetan Solas. Familiarteko jolasak.
12:00 Tortilla txapelketa.
15:00 Herri bazkaria.
17:00 Mus txapelketa.
18:00 Haur dantzaldia.
18:30 Mozorroen txapelketa.
20:30 Haur askaria.
23:00 Superkaraoke.
Irailak 21, igandea
10:00 Kalejira.
11:00 Meza.
11:30 Puzgarriak.
12:00 Haurrentzako jolasak.
12:00 Musika Banda.
13:00 Mendibaiarte Abesbatza.
13:30 Pintxoak.
15:00 Herri bazkaria.
15:00 Jinkana.
17:30 Haur dantzaldia.
19:30 Jaien amaierako askaria eta txokolatada.
20:00 Jaien amaiera. Traka.
Dozena bat baino gehiago izaten dira, Erandioko udalerrian, auzotik auzora ospatzen diren jaiak. Orain hiru igande San Agustin festei eman zitzaien bukaera Altzagan, nagusienak agian. Hala ere, geratzen direnak xumeagoak izan arren, meriturik ezin zaie kendu. Gauzak horrela, bihar, ostiralean, hasi eta igandera arte, Lutxana auzo erandioztarrean izango dira jaiak. Ohi bezala, txupinak abiatuko ditu festak ostiralean, 19:30ean, ondoren batukada eta mus txapelketa edukiko dituztela. Azkenik, kontzertua egongo da. Bitartean, asteburu honetan ere jatorri eta herrialde oso ezberdinetatik heldutako musika bandak entzungai izango dira Altzagan eta Astrabuduan,