Bidezko Merkataritza jarduerak eta kafea asteburuan Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 18a, 19:13

Getxoko Udalak eta Bidezko Merkataritza Taldea osatzen duten elkarteek (Emaus, Educo, Emakumeen Ahotsa, Perualde eta Mercadeco) Bidezko Merkataritzako hainbat jarduera antolatu dituzte larunbaterako, hilak 20, Itzubaltzeta / Romoko Gobelondo kalean. Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira, jolasekin eta musika giroarekin, 15:00etara arte. Produktuen dastatzea, zozketak eta photocall batean argazkiak egiteko aukera ere izango dira. “Agente desberdinen artean antolatutako ekimena Udalak sustatutako ildoaren beste urrats bat da, udalerria 2012an Bidezko Merkataritzako Hiria izendatua izan ondoren”, azaldu du Kepa Miñambres Llona Garapen Lankidetzako zinegotziak. Gainera, ostiraletik igandera bitartean, ostalaritzako establezimendu batzuetan (La Mona, Arotza eta Bodega Tudelilla), Bidezko Merkataritzako kafea eskainiko dute. Argazkian, Bidezko Merkataritza hainbat produktu / cc-by-nc-nd Imagen en Accion.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun