“Ekin ezazu zure katiluarekin” ekimenak ikasturte berria hasiko du Getxolanen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 18a, 19:27

“Ekin ezazu zure katiluarekin” ekimenak urtebete baino gehiago darama ekintzailetasuna lankidetzaren eta ekintzaileen arteko laguntzaren ikuspegitik lantzen. Irailaren 24an ekingo dio ikasturte berriko asteroko saioei, Getxoko Udalak zabaldu duenez. Planteamendu irekiarekin eta parte-hartzailearekin, saio interesgarriak eta praktikoak egiteko lanean jarraituko du. Saioak asteazkenero egingo dira, Getxo Elkartegiaren egoitzan (Areetako Ogoño kaleko 1. zenbakian). Inaugurazioko saioan, Oliver magoak motibazioari buruzko hitzaldia egingo du, “ekiteko gure gogoak gure kezkak, beldurrak eta segurtasun ezak gaindi ditzan, aurkezten zaizkigun erronkei aurre egiterakoan”, azaldu dute sustatzaileek. Parte hartzeko interesa duten pertsonek Getxolanera (Getxoko Udalaren Ekonomia Sustapen eta Enplegurako Zerbitzuak) telefonoz dei dezakete (944 660 140) edo ondorengo e-postara idatzi: emprendecontutaza[abildua]gmail.com. Argazkian, Areetan paratutako elkartegian dago Getxolan / © Getxoko Udala.

“Ekin ezazu zure katiluarekin” partekatzea eta kolaboratzea ekintzailetzaren funtsezko osagai dela eta, askotan, proiektu baten arrakastan erabakigarria dela uste duten ekintzaile talde baten ekimena da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun