Esan bezala, zirkulazioaren atxikipen nagusiak igande honetan izango dira, I. Skoda Triathlon Series Getxo probarekin. Kale ugari itxiko dituzte ibilgailuentzat, 09:00etatik 12:00etara. Ereaga epizentroa izango duen triatloi herrikoi horren barruan dagoen txirrindulari probak, batez ere, "ikutuko" dituen kale eta tokiak, honako hauek dira: Ereagako jaitsiera, Algortako Etorbidea, Mariandresena, Telletxe, Aingeruaren Etorbidea, Gustavo Adolfo Becquer, Gabriel Ramos Uranga, Ormaza, Sarrikobaso, Salsidu, Bolue, Euskal Herria, Txakursolo, Udaberria, Makaleta, Asua-La Avanzada errepidea, Zugatzarte eta Marina de Castilla.
Halaber, lasterketako proba desberdinen eraginez ere, sarbideak murriztuta egongo dira Arriluze-Ereaga-Portu Zaharra gunean, 08:00etatik 13:30era. Horregatik guztiagatik, Udalak auzotarrei laguntza eta eragozpenak barkatzeko eskatu die.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.