Getxoko Udalak gizonentzako "Maskulinitatea birpentsatzen" tailerraren beste edizio bat antolatu du. Helburua "maskulinitatearen identitateei buruzko gogoeta egitea da, nola sortzen diren eta beren ondorioak eta baita gure gizartean gizonak izateko erakusten den erak beste pertsonekiko harremanetan eta eguneroko bizitzako aspektu batzuetan duen eraginari buruzkoa ere", tokiko iturriek azaldu dutenez. Ekimena urriaren 6tik azaroaren 17ra bitarteko astelehenetan izango da, 19:00etatik 21:00etara Jabekuntza Eskolan, Algortako Martikoena kaleko 16 zenbakian. Izen-emateak irailaren 24tik urriaren 1era egin beharko dira Berdintasun Zerbitzuan edo www.getxo.net udal web gunean. Onarpenaren berri bidaliko da eta matrikula egiteko bost euro ordaindu beharko dute onartutakoek. Informazio gehiago 944 660 136 telefono zenbakian eta
berdintasuna[abildua]getxo.net helbide elektronikoan. Argazkian, hiru gizonezko umea paseatzen / cc-by-sa Aiaraldea Komunikazio Leihoa.