Haurrei jarri beharreko zigorrez arituko dira asteartean Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 19a, 15:13

Guraso eta hezitzaileentzako hitzaldi-zikloa prestatu du udazkenerako Egizu Getxo Euskaldun elkarteak abiatutako Sendi proiektuak. Hasteko, asteartean, irailak 23, “Ez dut zigortu nahi” izenburupeko hitzaldia eskainiko du Nerea Mendizabal psikopedagogoak. "Askotan haurrak duen jarreraren aurrean ondorio bat ezarri nahi zaio haurrak ikas dezan eta zigorrak jartzea beste armarik ez zaigu gelditzen. Hauek haurrengan duen eragina aztertu ondoren hainbat proposamen ikusiko ditugu eta geure artean praktikan jartzeko ariketak egingo ditugu", azaldu duenez. Hitzordua 17:30ean jarri dute Getxo Elkartegian, Areetako Ogoño kaleko 1. zenbakian. Hitzaldiak doan dira baina izena eman behar da, lekua ziurtatzeko: sendigetxo[abildua]yahoo.com – 685 732 963 (Lander). Argazkian, ume eta gurasoak dantzan / cc-by Egizu Getxo Euskaldun!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun