Areetako El Pinar, Mesedeetako eta Andres Larrazabal kaleetako bide-zorua konpontzeko lanek eragina izango dute zirkulazioan datorren astelehenean, hilak 22.
Getxoko Udala udalerriko hainbat kaletan egiten ari den asfaltatze lanen barruan dago jarduera hori. Bide-zorua saneatzeko lanak direla eta, astelehenean, 08:00etatik 14:00ak arte, El Pinar kaleko zati bat itxi egingo dute ibilgailuentzat, 8. zenbakiaren aurrekoa. Urkixo kalea ere ukitu egingo dute lanok, Klub parean, eta garajeetan sartu edo irteteko baimena baino ez da izango. Jarraian, Mesedeetako kalean egingo dira lanak, El Pinar eta Andres Larrazabaleko bidegurutzetan, baina kalea zabalik utziko dute ibilgailuentzat. "Halere, arreta asko handiagotu beharko da eta kontuz ibili beharko da. Zirkulazioari bide emateko, helburu horretarako seinaleztatutako aparkatzeko guneak ere libre utzi beharko dira", zehaztu dute Udaletik. Halaber, ibilgailuentzat itxiko dira Andres Larrazabal (Mesedeetako kalea eta Zugatzarte artean) eta Urkixo (Zugatzartetik Andres Larrazabaleraino), azken horretan ere eragina izango baitute lanek. Argazkian, errepideko asfaltoan arrakala / cc-by-nc-sa Manu Magalhães.