Trafikoa moztuko dute Romo Kultur Etxeko aldamioak kentzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 19a, 19:56

Datorren asteartean, irailak 22, Itzubaltzetako Aurrezki Kutxa kaleko zati bat itxiko da Romo Kultur Etxeko obretan aldamio hustuketa dela eta, Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Zirkulazio etetea 08:00etan hasiko da Errekagane eta Kresaltzu kaleen arteko zatian eta hustuketa lan horiek amaitutakoan irekiko da kalea berriro. Ondorioz, lan horiek eragina izango dute ibilgailuen zirkulazioan, eta horregatik ibilgailuek beste kale batzuk aukeratu beharko dituzte ibiltzeko, hala nola, Ezekiel Agirre edo Lope de Vega kaleak. Oinez doazen auzotarrentzat, berriz, bidea zabalik egongo da kale tarte honetan. Udalak barkamena eskatu du lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian, obrak hasi bezain laster mobilizazioak abiatu zituzten auzokideek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun