Loiolako Askegunearen gaurko egitaraua
Asteleheneko egitaraua:
09:00 – Denak Loiolan
10:30 – Prentsaurrekoa
11:30 – Saharari buruzko hitzaldia
12:00 – Elkarretaratzea
14:00 – Bazkaria
16:30 – Sorospen tailerra
17:30 – Gatazkaren konponbideari mahaingurua
18:00 – Hankapalo tailerra
18:30 – Alemaniari buruzko hitzaldia
19:30 – Elkarretaratzea
20:00 – Skatu taldea
Ondoren afaria eta asanblada.
Itzubaltzetako manifestazioaren kartela
Atzoko Aske Gunearen laburpena (cc-by-sa Topatu.info)
Atzoko Aske Gunearen agerraldia (cc-by-sa Argia.com)
28ak ere Libre: manifestua
Beste behin ere egoera larri batean aurrean gaude. 28 euskal gazte epaituko ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, torturapean egindako deklarazioak oinarri hartuta. Sei urteko espetxe zigor arriskuan daude. “Demokrazia” batean erabat onartezina da, eta berriz ere lege injustuen aurrean desobedientzia aldarrikatzeko unea dugu.
Epaiketa honek ez du zentzurik. Juridikoki ez du zentzurik, eta politikoki ere ez, ez Euskal Herrian behintzat. Epaiketa hau erabat injustua da. Pasa den ikasturtean salbuespen auzitegi honek 40 euskal gazte absolbitu berri ditu, eta orain akusazio berak erabiliko dituzte 28 gazteen aurka. Noiz amaituko da amesgaizto hau? Gure esku dago erantzuna. Herri harresia indartzen joan behar dugu. Aurrera pausoak ematen.
Zer planteatzen dugu?
Euskal Herrian azken urteotan hainbatetan adierazi dugu gatazka politikoari irtenbide demokratikoa eman nahi diogula. Lege injustuetan oinarritutako epaiketa politikoak erabat lekuz kanpo daudela. Bake aukera hau nola hala zapuztu nahi digute. Baina aurrera goaz. Konponbidearen hautua egina dugu eta ez gara besoak gurutzatuta geratuko. Eta badakite.
Epaiketa politikoekin amaitu behar dugu. Hori da helburua.
Azken urteotan epaiketa politikoen aurkako ekimen bakoitzetik ikasten goaz. Geroz eta gehiago gara egoera honekin amaitu behar dela uste dugunok. Geroz eta herri harresi indartsuagoa osatu behar dugu. Geroz eta zailago jarri behar diegu atxiloketak egitea, hala besterik ez dugu lortuko hauek amaitzea.
1- Gazte batzuk Madrilera joango dira epaiketa fartsa hau salatzera. Askok beren torturatzaileekin- egin beharko dute topo. Nola onartu halakoak gizarte justu batean?
2- Beste batzuk ez dira joango. Eta gu ez gara hemendik mugituko, ez inongo epaiketara aurkeztuko. Prozesua bultzatzeko arazo estruktural hau ere konpontzen hasi behar dugula adierazi nahi dugu. Jakinik hemen geratzeagatik atxilotuko gaituztela, hau da herri honen konponbideari egiten diogun ekarpena. Herri harresiaren garaia da berriz ere eta denon laguntza beharko dugu.
Konponbidea lortuko badugu, denon ekarpena ezinbestekoa izango da. Bakoitzak ahal duen neurrian. Guztia izango da ongi etorria. Denon alea beharko dugu Madrildik datozen erasoei aurre egiteko.
Indarrak biltzeko garaia da, batera ekiteko garaia. Herri gisa erantzuteko beste aukera bat daukagu. Elkar gaitezen.
Irabaziko dugu.
Euskal Herria, 2014ko irailaren 21a