Abuztuaren 31ra arte Itzubaltzeta / Romoko Gobelaurre Boluntariotza Zentroa erabili ahal izango duten elkarteak zeintzuk diren erabaki du jada
Getxoko Udalak. Aipatutako udal instalazioetako lokalak egoitza bezala erabiltzeko doako aukera hurrengo elkarteek izango dute: ANOTHE, Sarekide, Immigranteen Plataforma Federazioa, Gizatiar, AHIDA, BIZKEL, Moviéndote eta ASEBI. Bestalde, lokal horietan beren jarduerak antolatu ahal izango dituzten entitateak honako hauek izango dira: AHIDA, Alcohólicos Anónimos, ASEBI, BIZKEL, Sarekide. Gizatiar, Pagkakaisa, Uribe-Kosta, Uribe Aldeko Gurutze Gorria, SINOPE, Immigranteen Plataforma Federazioa, SIKAP eta Ongitasun. Udal egitura horren helburua Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten eta beren lana udalerrian burutzen duten entitateei laguntzea da, kasu honetan beren jarduera aurrera eramateko beharrezkoa den lokala uztearen bitartez, “eta ebazpenarekin entitate desberdinek planteatutako beharrei erantzuna eman diegu”, nabarmendu du Elena Coria zinegotziak. Argazkian, Gobelaurre Boluntariotza Zentroa / © Getxoko Udala.