Beste alde batetik, kalez jantzitako udaltzainek errondak egin zituzten oinez auzoko supermerkatuetan adingabekoei edari alkoholikoak saltzea galarazteko. Udaltzain-talde horietako batek gizonezko nagusi bat atzeman zuten, ustez adingabekoei emateko alkohola erosten. Tokiko poliziek gizona identifikatu eta salaketa jarri zioten. Droga-menpekotasun Legea betez, zehapen-espedientea bideratuko da. Horrelakoetan, orain baino lehen, 3.000 euroko isuna jarri dute.
Kalez jantzitako beste udaltzain-talde batek adingabeko bat identifikatu zuen bere adin nagusiko anaiaren iraungitako DNIa edari alkoholdunak erosteko erabiltzea egotzita; anaiarekin antza handia duenez saltzaileak engainatzea lortu ei zuen, edariak erosteko. Udaltzainek familiakoei eman zieten horren berri, senideak arduratu ziren adingabekoaz, eta Fiskaltzaren aurrean informazio-eginbideak bideratu dituzte.
Hondartzan mila litro
21:00etatik aurrera Udaltzaingoko bigarren talde bat Areetako hondartza inguruak hasi zen zaintzen. Oinez egindako errondan udaltzainek mila bat litro edari, alkoholdunak, atzeman zituzten.
Alkohola edateagatik erietxera inor eraman behar izan ez bazuten ere, auzoan ziren osasun-unitateek bost lagun artatu zituzten intoxikazio arinagatik, eta udaltzainek beraiek beste hiru. Horietan gurasoei eman zieten gertatutakoaren berri eta Getxora hurbildu ziren adingabekoez arduratzeko.
Beste gertaera batzuk
Gaua istilu aipagarririk gabe igaro zen, baina ondoko datuak zabaldu ditu Udaltzaingoak:
- Pertsona bat atxilotu zuten, Bide Segurtasunaren aurkako delitua egotzita: alkoholdun edarien eraginpean gidatzea.
- Bi adingabekori ondarearen aurkako falta bat egotzi zieten: txosnan lapurtzea.
- Gazte bat identifikatu eta salatu egin zuten Areetan obra bateko seinaleztapena aldatzea leporatuta.
- Adingabeko bat identifikatu eta udaltzain bat erasotzen saiatzea leporatu zioten.
- Saltoki bat salatu zuten kanpoan barra ipini zuelakoan Udalaren baimenik gabe.
- Lau gazte salatu zituzten kalean txiza leporatuta.
- Kalteak Zugatzarte etorbideko PPren egoitzako bideo-zaintza kameran. Udaltzainek ustekabean harrapatu ei zuen gazte talde bat kamera jaitsi eta kableetatik eskegita uzten ari zirela. Gazteek alde egin zuten korrika eginez, udaltzainak ikusitakoan.
- Kalteak Eskoletako plazako egunkari eta litxarreria kioskoan.
Gazteen arteko liskar saiakera bat baino ez zuten ikusi, baina berehala menderatu zuten segurtasun-antolaketan parte hartzen ari ziren udaltzainek.