Azterketa garaian estresaren inguruko tailerra EHUn

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 23a, 12:56

Psikologia Aplikatuko Zerbitzuak "Gestión de la ansiedad y el estrés ante los exámenes" izeneko tailerra antolatu du hiru campusetan EHUko ikasleentzat. Aupatutakoa prestakuntzako kultura jarduera gisa eskaintzen da, Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordetzaren babesarekin. Unibertsitateko iturriek zehaztu dutenez, ikasturteko lauhileko bakoitzean hiru tailer eskainiko dira, campus bakoitzean bat. Bi tailerretan parte hartuz gero, ikastegi guztiek aukera askeko kreditu bana emango diete graduko ikasleei, gaineratu dutenez. Horrenbestez, Leioa eta Erandioko campusean, urriaren 23an eta 30ean eta azaroaren 6an eta 13an (osteguna) izango dira lehenengo saioak, 15:00etatik 18:00etara, liburutegi nagusiko batzar areto gorrian. 15 eta 18 ikasle arteko taldea osatu nahi dute. Harremanetarako eta izena emateko, talleres.spa[abildua]ehu.es helbide elektronikora jo beharko da, urriaren 10a azken eguna dela. Plaza kopuru mugatua dagoenez gero, izena ematen den ordena errespetatuko da zehatz-mehatz. Argazkia: © EHU.

Tailer horren helburua azterketen aurrean antsietatea eta estresa mendean hartzeko estrategiak ikastea da, ikasleek euren errendimendua hobetzeko eta emaitza akademiko hobeak lortzeko, EHUtik adierazi dutenez. Tailerrean, estresari eta antsietateari aurre egiteko estrategiarik garrantzitsuenak praktikan jarriko dira. Batez ere ondoko gaiak jorratuko dira: erlaxazio gaitasuna, gertaera estresagarrien birrebaluazio positiboa, denboraren plangintza egokia, trebezien entsegua eta arazoen konponketa.

Saioak noiz eta non?

Arabako campusa
Datak: 2014ko urriaren 23an eta 30ean eta azaroaren 6an eta 13an (osteguna)
Ordutegia: 15.00-18.00
Parte hartzaile kopurua: 15-18
Lekua: Batzar aretoa, 2. solairua, Las Nieves

Bizkaiko campusa
Datak: 2014ko urriaren 23an eta 30ean eta azaroaren 6an eta 13an (osteguna)
Ordutegia: 15.00-18.00
Parte hartzaile kop.: 15-18
Lekua: Batzar areto gorria. Liburutegi nagusia (Leioa)

Gipuzkoako campusa
Datak: 2014ko urriaren 20an eta 27an eta azaroaren 3an eta 10an (astelehena)
Ordutegia: 15.00-18.00
Parte hartzaile kop.: 15-18
Lekua: Carlos Santamaría Zentroa (4. ikasgela)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun