Aurten ere emakumeen arteko batzarrak egingo dituzte Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 23a, 13:13

Leioako Udalaren Berdintasun sailak “Emakumea, egin apustu + zure alde” programa jarri du martxan berriz ere, herriko emakumeen autoestimua eta jendarteratzea bultzatzeko. Talde bi egingo dira, bat azaroan hasiko dena lanean eta bestea apirilean. Parte hartzeko baldintza bakarrak emakumea, leioaztarra eta 18 urte baino gehiago izatea dira. Parte hartzeko Leioako Gizarte Zerbitzuetan (Inaurratzaga,1) izena eman beharko da. "Batzar hauetan beste emakume batzuk ezagutzen eta haiekin ezagutzak zein esperientziak partekatzeko aukera izango duzu. Honetaz gain, zure trebetasunez eta aukerez jabetuko zara, egunerokotasunean hobeto sentiaraziz", azaldu dute tokiko arduradunek. Diotenez, aurreko urteetan parte hartu zuten emakumeek biziki gomendatzen dute programa hau, euren esanetan “pertsona desberdinez osatutako guneak dira, non bizipenak eta esperientziak elkarbanatzen diren”. Honetaz gain, azaltzen duten moduan “lagun berriekin arratsalde alaiak bizitzeko aukera” bat da, eta gainera, bertan konturatzen dira “gehienak kezka, ikara eta ilusio berdinak” dituztela. Izan ere, esperientzi honetan parte hartzeak “segurtasuna eta alaitasuna” eragiten dizkietela azaltzen dute. Argazkian, azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna Leioan, artxiboko irudian.

Horregatik leioaztar emakume guztiak gonbidatzen dituzte batzar hauetan parte hartzera “etxetik irteteko aitzakia delako eta gure buruari beharrezko tartetxoa eskaintzeko aukera delako", aipatzen duten moduan. Modu honetan, “arazoak dituzten bakarrak ez direla” aitortzen dute, euren arazoak “erlatibizatzen” ikasten dutela baieztatzen dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun