Osasun Jaia ospatuko dute larunbatean Erandio Landan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 23a, 13:23

Larunbat honetan, irailak 27, Haurren Eguna izenez ere ezaguna den Osasun Jaia ospatuko dute, Erandio Landako . Erandioko Drogamenpekotasunen Prebentziorako Udal Batzordeak antolatuta, gehienbat udalerriko haur eta gazteei zuzenduta dago, 17 urte bitarteko erandioztarrei, hain zuzen. Aurreko urteetan bezalaxe, aurtengo ekitaldian ere garrantzi berezia emango diete umeen eskubideei. Ekitaldian, "bizimodu osasuntsua eta ingurugiroaren babesa sustatzeko eta alkoholdun edarien zein tabakoaren kontsumoa prebenitzeko xedea duten jarduera jolasgarri eta animaziozkoak" edukiko dituzte neska-mutilek, udal iturriek zehaztu dutenez. Horrenbestez, 10:00etik 14:30era luzatuko da jaia. Argazkian, gaztelu puzgarriak aurreko Osasun Jai batean, Akarlandan / © Erandioko Udala.

Gainera, joan-etorriak errazteko, autobus berezi bat doan ibiliko da, Altzagako metro geltoki ondotik Erandio Landara, Astrabuduako Mezo kalean ere bidaiariak hartuz. Joateko orduro egongo da garraioa, 09:00etatik 12:00etara. Eta itzultzeko orduro 13:30etik 16:30era.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun