Hilaren 30era arte dago Bizarra Lepoanen astialdi begirale ikastaroan izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 23a, 13:31

Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkarteak, azken urteotan bezala, astialdi begirale ikastaroa antolatu du, Urtxintxa eskolarekin batera. Ikastaroak 200 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko izango ditu, urte eta erdian egiten direnak, 2014ko urritik 2015eko abendura arteko zenbait asteburutan. Parte hartzeko baldintzak hauek dira: 18 urte beteta izatea, edo 2014ko abendua baino lehen betetzea; eta praktikak udalerriko astialdi talderen batean egiteko konpromisoa hartzea. Ikastaro osoagatik 310 euro ordaindu beharko dira, hasieran 220 euro eta datorren urteko irailean beste 90 euro, beti ere aterpetxeen prezioa ez dagoela barne. Matrikulazioa gaur abiatu dute eta irailaren 30era arte egongo da zabalik, goizeko 9:30etik 14:00era. Ikastaroko izen-ematea Bizarra Lepoan elkartearen bulegoan egin beharko da: Algortako Martikoena kalea 16, 2. solairua, 4. bulegoa. Horretarako DNI fotokopia, argazki bat eta bankuan (Kutxabank, 2095 0019 50 9102257479) dirua sartu duteneko ordainagiria eraman beharko dituzte interesatuek. Argazkian, begirale bat hainbat umerekin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun