Herri txikietako KZguneek ez dute "lanaldi normalizatua" izango, sindikatuen ustez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 23a, 22:19

Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizko KZguneek aurrerantzean "ez dute izango lanaldi normalizatua", gaur ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen Eusko Jaurlaritzako atalek salatu dutenez. Sindikatuen datuen arabera, 2001etik aurrera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan doako internet zerbitzua eta trebakuntza eskaini dituen erakunde publikoak hainbat murrizketa jaso du azken urteotan. Gauzak horrela, zerbitzua kudeatu zuten azpikontratek 15 langile kaleratu zituzten 2013ko martxoan eta beste 35 langile 2014ko udan. "Gainontzeko langileei ohartu egin diete beste 30 bat lagun kaleratuko dituztela diru publiko gehiagorik jasotzen ez badute", gaineratu dute zentral sindikalek. Egoera hori larriagoa izango da tamaina txikiko udalerrietan, 10.000 biztanle baino gutxiagokoetan, "gela kopurua mantenduko bada ere", lanaldi normalizatua ez ei delako bermatuko. Dagoeneko, zenbait KZgune itxi egin direla nabarmendu dute, "aldi baterako gutxienez". 2012an 279 zentro zeuden irekita eta egun hamabi gutxiago dira, 267. Gainera, horietako bi, Zuia eta Oiartzungoak martxan ez daudela aitortzen du KZguneak bere webgunean. Uribe Kosta eta Erandiori dagokienez, hamabi zentroak funtzionamenduan daude egun. Argazkian, Gorlizko KZgunea, Sertutxena etxean / © KZgunea.

ELA, LAB, CCOO eta UGTk salatu dutenez, "hainbat ikastaro ere bertan behera geratu dira langile berriek ez dutelako formazio edo kualifikazio nahikorik. Erabiltzaileen gogobetetze mailak nabarmen egin du behera. Baliteke egoera hau Gobernuak sustatutakoa izatea, zerbitzua txikitu edo, agian, itxi dela justifikatzeko". Hortaz, ondorioztatu dute "KZguneen zerbitzuaren kalitatea gutxitzen ari dela EAJko Gobernuaren erabakiaren ondorioz".

Horren aurrean, langileekin zein euskal herritarrek Interneterako sarbidea izateko duten eskubidearen defentsan posizionatu diren udalekin bat egin dute. Sindikatuek Eusko Jaurlaritzari berari, herritarrei eta Legebiltzarreko taldeei eskatu diete zerbitzuaren kaltetzea zein KZguneetako langileen kaleratzea ez onartzeko.

Eskatzeaz gain Eusko Jaurlaritzari exijitu ere egin diote arduraz jokatzeko eta KZguneak kudeatzen dituen Aldi Baterako Enpresa Elkartea derrigortzeko kaleratutako langile guztiak (hala nahi dutenak), haien lanpostuetan berriro hartzera, aurreko lan-baldintza berberekin; eta bestetik, kontratatutako langile berriak lanean jarraitzea, "ez baitira enpresaren kudeaketa txarraren erantzuleak".

Horrekin batera, sindikatuek beste behin salatu dute zerbitzu publikoak Administraziotik kanpo ateratzea eta KZguneetako langileentzako lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte, "ez baita bidezkoa Jaurlaritzak onartzea langileak urtean 12.500 euro gordineko soldata izatea azpikontratak langile bakoitzeko 30.000 euro eskuratzen dituenean urtean, beste finantzabide batzuez gain (adibidez, Lanbidek langabetuentzat ematen dituen ikastaroei dagokiena)".

Uribe Kosta eta Erandioko KZguneak

• Barrika
Helbidea: Udaletxe Errepidea, 2
Telefonoa: 944033320
E-posta: tutor.barrika@kzgunea.net

• Berango
Helbidea: Abarotxu Bidea, 17 (Berango Antzokia)
Telefonoa: 944033324
E-posta: tutor.berango@kzgunea.net

• Erandio (Altzaga)
Helbidea: Jado fundazioa, 11
Telefonoa: 944033342
E-posta: tutor.erandio@kzgunea.net

• Erandio (Astrabudua)
Helbidea: Atxutegi, 6
Telefonoa: 944033343
E-posta: tutor.astrabudua@kzgunea.net

• Getxo (Algorta)
Helbidea: Algortako etorbidea, 98
Telefonoa: 944033360
E-posta: tutor.algorta@kzgunea.net

• Getxo (Areeta)
Helbidea: Ogoño, z/g. (Getxo Elkartegia)
Telefonoa: 944033361
E-posta: tutor.areeta@kzgunea.net

• Gorliz
Helbidea: Eloisa Artaza, 1 (Sertutxena)
Telefonoa: 944033364
E-posta: tutor.gorliz@kzgunea.net

• Leioa
Helbidea: Jose Ramon Aketxe plaza, 11
Telefonoa: 944033376
E-posta: tutor.leioa@kzgunea.net

• Lemoiz
Helbidea: Portubidea, 13 (Armintzako kultur etxea)
Telefonoa: 944033379
E-posta: tutor.lemoiz@kzgunea.net

• Plentzia
Helbidea: Goienkale, 25 (Liburutegia)
Telefonoa: 944033401
E-posta: tutor.plentzia@kzgunea.net

• Sopela
Helbidea: Mendieta, 11
Telefonoa: 944033406
E-posta: tutor.sopela@kzgunea.net

• Urduliz
Helbidea: Aita Gotzon 16
Telefonoa: 944033412
E-posta: tutor.urduliz@kzgunea.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun