Bakteriei buruzko Iberoamerika eta Euskal Herriko I. Jardunaldia bihar campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 24a, 16:37

Bihar, osteguna, ospitaleko infekzio larriak sortzen dituen Acinetobacter baumannii bakteria hedatzea ekiditeko neurriez hausnartuko dute EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean. Goizeko 9:30etik aurrera Gradu Aretoak hartuko du gai horri buruzko Iberoamerikako eta Euskal Herriko lehenengo jardunaldia. Bakteria horrek antibiotikoen aurkako erresistentzia handia dauka eta ospitaleko infekzio larriak eragiten ditu, hilkortasun-indize altua sortuz. Bileran, Iberoamerikako eta Euskal Herriko immunologia, mikrobiologia eta parasitologiako ikertzaile nagusiek parte hartuko dute. Ramon Cisterna Euskal Herriko Unibertsitateko doktorea, Gerardo Gonzalez-Rocha Txileko Concepcion Unibertsitateko doktorea eta Fatima Funes Bolibiako Cochabambako San Simon Unibertsitateko doktorea izango dira bertan, besteak beste. Topaketa hau EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak antolatu du. Ospitale-eremuan, bakteria horrek osasun-arazo larriak eragiten ditu, infekzioak tratatzea zaila delako, pazientearen sendaketa luzatzen duelako edo heriotza ere ekar dezakeelako. Gainera, "antibiotikoen aurkako erresistentzia eta moldaera-ahalmena handia duenez, bakteriak mundutik barreiatzea saihesteko kontrol zorrotza behar da", antolatzaileek azaldu dutenez. Argazkian, Acinetobacter baumannii bakteria / public-domain Janice Carr - U.S. Centers for Disease Control and Prevention.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun