Edukiontzien egoera "kaskarra" salatu du Erandioko PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 24a, 20:28

Udalerriko kaleetako zarama bota zein papera, plastikoa edo beira birziklatzeko hainbat edukiontzi egoera kaskarrean daudela zabaldu du gaurkoan Erandioko PSE-EEk. "Hainbat gune bisitatu ostean, hainbat tokitan edukiontzietako batzuk guztiz hondatuta edo erreta daudela baieztatu dugu", Juan Otermin tokiko sozialisten buruak azaldu duenez. Horrelako egoerak ematen duen "utzikeria" irudiaren aurrean, zaborrontzien zein hiri-altzarien mantenuaz arduratzeko, udalerriko langabetuak trebatzea proposatu dio PSE-EEk Erandioko Udalari. Argazkian, edukiontzietako batzuk pertsonak kaltetu ditzaketen erdoildutako guneak edo ebakidurak dituzte / © Erandioko PSE-EE.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun