Motozaleak batuko dira larunbatean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 25a, 12:27

Motoen soinuak Leioako kaleak beteko ditu larunbat honetan, irailak 27, Moon Riders taldeak antolatzen duen VII. Motozaleen Kontzentrazioa dela-eta. Aktibitate ugari egongo da egun osoan, publiko guztiei egokituak, udal webguneak zabaldu duenez. Jaia goizeko 10etan hasiko da, izen-emateekin. Ordubete beranduago, Leioa Hiriko Show Bike deritzona hasiko da, eta txikienentzat, ume jolasak izango dira. 11:30ean hasiko da moto martxa. Herri bazkaria (izena ematen duten lehenengo 100entzat) 14:00etan izango da. Ondoren, 16:00etan, izen-emateko aukera irekiko da berriro, eta ume jolasak izango dira. 17:30ean, moto jolasak hasiko dira. Horiek amaituta, Bofetón taldearen kontzertua hasiko da. Jardunaldia bukatzeko, opariak eta sariak zozkatuko dira, 20:00etan, hain zuzen ere. Informazio gehiago 676 408 819 telefono zenbakian edo moonridersbizkaia[abildua]hotmail.com helbide elektronikoan. Argazkian, motozaleak Astrabuduako kaleetan barrena, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun