Indabadari buruzko batzarrak igandero egingo dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 25a, 12:43

Gutxi falta da jada hamabosgarren Indabada Mundialerako. Azaroaren 1ean izango da. Hala ere, hasi dira lanak aurten ere baba jan herrikoi eta parte-hartzailea sustatzeko. Bide horretan, antolatzaileek herritar guztiei luzatu diete gonbitea: joan zen igandean lehenengo bilera egin zuten. Bada, hemendik aurrera, igandero egingo dituzte Indabada prestatzeko batzarrak, 19:30ean, Txiki-Otaegi plazan, Algortako Gazte Asanbladatik (AGA) adierazi dutenez. Argazkian, Algortako koadrilak dira Indabada festaren arima.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun