Algortako Kasune kalea itxiko dute ibilgailuentzat ostiral honetan, irailak 26, bide-zorua asfaltatzeko lanei ekingo zaielako berriro,
Getxoko Udalak ohartarazi duenez. Kalea 08:00etatik 18:00etara itxiko da, Salsidu etorbidea eta Elorri kalearen artean, errepidea saneatzeko lanak egiteko. Tokiko arduradunek seinaleak errespetatu eta antolatu daitezkeen saihesbideei arreta ipintzea eskatu dute. Aldi berean, barkamena ere eskatu dute sor litezkeen eragozpenengatik. Irailaren 9an abiatu zituzten Getxo udalerriko hainbat kale asfaltatzeko lanak, batez ere, Algortan eta Areetan egingo direnak. Tokiko Gobernu Batzarrak 324.540 eurotan (BEZa barne) esleitu zituen lanak. Horien iraupena 16 aste ingurukoa izango da eta eragina izango dute hurrengo kale hauetan: Abasota, Alango, Amaia, Andres Cortina, Andres Larrazabal, Artibai, Barria, Basarrrate, Benturillena, Bizkerre, Karmen, Euskal Herria, Gobelaurre, Kasune, Larrañazubi, Santa Ana, Mesedetako Ama, Leioako etorbidea, Makaletako etorbidea, Neguri etorbidea, Etxeandia Artzapezpikua, Pinudi, Salsidu etorbidea, Salsidualde, San Nikolas, Valentin Gorbeña, Villaondoeta, Villaverde estarta eta Zubilleta. Argazkia: cc-by-nc-sa Manu Magalhães.