Orain bi aste Getxoko PPk egin bezala, etxebizitza libreak eraikitzeko asmoz, Udal Gobernuak Aixerrota inguruko bi partzela salmentan jarri izana gaitzetsi du gaur tokiko
EH Bilduk. Ezkertiarren adierazi dutenez, azaroaren 9ra arte dago zabalik Aixerrota-50 eremuan kokatutako 21-II eta 21-III lursailak erosteko aukera, bertan etxebizitza libreak egiteko. Udalak 1. 445.051,77 euroko aurrekontua (zergak kanpo) jarri dio aipatu lursailari lehiaketara ateratzean. Aipatu salmenta bertan behera uzteko eskatuz, astearteko udal batzarrera begira, mozioa aurkeztu du Getxoko EH Bilduk. Ildo berean, 2009ko Etxebizitza Planean jasotako eta oraindik saldu gabeko beste lursailak (Aixerrota 13, Goñibarriko XII finka, Benantzio eta Iturribarriko lursailak) salgai ez jartzeko konpromisoa hartzea proposatuko diote Udalari. Azkenik, ondoko baldintza ere betetzea eskatu diete tokiko agintariei: "aipatu lursail guztiak salgai jarriko dituzte bakarrik alokairuzko babestutako etxebizitza egitera bideratzen badira edo salmentatik lortutako dirua alokairuzko babestutako etxebizitzara egiteko inbertsiora bideratzen bada". Argazkian, Bingen Saitua, Maitane Nerekan eta Arantza Gutierrez zinegotziak Algortako Alango inguruan emandako prentsaurrekoan. Bertan eraikitako 33 BOEak (eskuinean) "banatu gabe" daude oraindik.