Areetako Kale Nagusian lur azpiko aparkalekua nahi du Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 25a, 14:55

Areetako Kale Nagusian 91 tokiko lur azpiko aparkalekua egiteko proiektua berreskuratu du Getxoko PPk. Marisa Arrue tokiko popularren buruak adierazi duenez, "Getxo udalerrian eta, batez ere inguru honetan, aparkatzeko daukagun arazo ikaragarriarekin amaitzea da helburua. Kotxez hurbiltzea baino ez da behar, aparkatzeko toki gehiago behar ditugula konturatzeko". Autoa dohainik laga ahal izateko aukera ere planteatzen du PPk, baldin eta erosketak inguruko dendetan egiten badituzte lagun horiek. Gainera, aparkalekuen eremuan dauden teknologia berriekin hornitu nahi dute Areetakoa Getxoko popularrek: parking automatizatua, errotazio sistemarekin. "Indusketa lan txikia beharko luke. Hiru ibilgailu sartuko lirateke toki bakarrean", amaitu du Arruek. Argazkian, Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramailea, artxiboko irudian.

Proiektuaren grafikoa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun