Ekimeneko kartela

Arrakala proiektuaren sorrera bideoa (© Arrakala)
"Oporretako atseden goxoa" alde batera utzita, Erandioko Txoko Feministak bere zereginari ekin dio berriro, "kaña sartzeko gogoz". Ikasturtea martxan jartzeko eta "gure jarduerari ongi etorri indartsua" emateko asmoz, Bilgune Feministak eta Topatuk prestatutako "Arrakala, zirrikitu bat haitzean" dokumentala proiektatu eta horren inguruan solastatuko dira urriaren 11n, larunbata, Altzagako merkatu zaharrean, goizeko 11etan. Saioa elebiduna izango dela aurreratu dute. "Erandio more usaina izateko irrikitan" dabilen emakume taldea "bizi garen mundu desorekatu honen inguruan amorrualdiak, ilusioak, ardurak, interesak… eta abar luze bat konpartitzeko elkartzen" ohi da. Urriaren 11ko ekitaldia irekia izango da eta Erandioko Txoko Feministako kideak oraindik ezagutzen ez dutenak propio gonbidatu dituzte: "jakin mina izatekotan, aprobetxatu aitzakia eta gerturatu!". Argazkian, Arrakala proiektuaren partaide batzuk / © Arrakala.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!