Ilobak aisialdi ontziaren hiru tripulatzaileak eta beraien txakurra erreskatatu ditu gaur goizean, 11:16an, Salvamar Alcyone itsasontziak. Espainiako Gobernuaren
Itsas Salbamendu zerbitzuak zehaztu duenez, salbamendu-baltsa batean zeuden lauak, Plentziatik 10 milietara ipar-ekialdera, Ilobak ondoratzen ari zelako. Uretan zegoen objekturen batekin talka egin ostean, zuloan egin zaie hamar metroko luzera duen ontzian. Egoera onean heldu dira Getxoko portura hiru lagunak eta txakurra. SOS Deiak Bizkaiak 10:28an eman dio abisua Bilboko Salbamendu Koordinazio Zentroari eta, handik gutxira, gerturatu da Salvamar Alcyone salbamendu itsasontzia eta Ertzaintzaren helikoptero bat. Ia guztiz hondoratuta dago Ilobak. Hori dela eta, Itsas Salbamendu zerbitzuak abisua emititzen ari da irrati bidez, beste talkarik egon ez dadin. Argazkian, Salvamar Alcyone interbentzio azkarreko ontzia izan da erreskateaz arduratu dena / cc-by-nc-nd zerocool225.