“Musika-tresnak artean” hitzaldi zikloa egingo dute Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 26a, 12:52

Urriaren 3tik azaroaren 14ra arte, “Musika-tresnak artean” izeneko hitzaldi didaktikoen zikloa egingo dute Areetako Andres Isasi musika eskolan. Jose Maria Bretos Linaza algortarrak eskainiko ditu saioak. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Fisikoetan doktore eta, gaur egun, Musikene Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian Akustika Musikalaren eta Organologiaren irakaslea da Bretos, Getxoko Udalak zehaztu duenez. Hitzaldi zikloaren helburua, ikus-entzuleari artelanetan erakutsitako musika-tresnen giltzarriak aurkitzen laguntzea da, haren kultura musikala aberasteko laguntza izan baitaiteke, hala nola, beste ikuspuntu batetik gozatzeko, esaterako, museo baten bisitarekin. Horrela, urriaren 3an, gaia “Antzinaroa” izango da; urriaren 17an, “Erdi Aroa eta Errenazimentua”; urriaren 31n, “Barrokotik gaurkotasunera” eta, azaroaren 14an, “Ekialdeko Artea”. Sarrera dohainik izango da baina, aretoaren edukiera dela eta, asistentzia aldez aurretik baieztatu beharko da musika eskolako liburutegian, 944 646 011 telefonora deituta, arratsaldetan, 16:00etatik 19:00etara. Argazkia: cc-by-nc-sa Beatriz Sirvent.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun