Auto bat erre da Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 26a, 17:00

Ibilgailu bat su hartu du gaur goizean Leioako udalerrian, Bi-637 Avanzada errepideko ezkerreko errailean, Bilborako noranzkoaren 12. kilometroan, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak zabaldu duenez. Ezbeharra matxura mekaniko baten emaitza izan dela zabaldu du, bere aldetik, "El Correo" egunkariaren edizio digitalak. Dena delakoa, BMW markako autoaren matxurak ilara luzeak sortzea eragin du, goizeko 7:30ak aldera. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sua amatatu dute. Halere, egin beharreko lanek hainbat errail moztera behartu dute, ilarak handitzen. Larrialdi zerbitzuek pare bat ordutan arazoa konpondu, autoa eraman eta normaltasuna ezarri dute Avanzadan. Argazkian, erretako auto bat artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun