Kultur Leioak 10 urte bete ditu, eta urtemuga borobila ospatzeko ekitaldi berezia antolatu du gaur gauerako, Errekalde plazan bertan. 22:00etatik aurrera, Kultur Leioako fatxadan Kataluniako Del Reves konpainiaren ” Guateque” dantza bertikaleko doako ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango da. “Guateque” diziplina anitzeko ikuskizuna da, nazioarteko jaialdi askotan ibili ondoren Kultur Leioaren aurrealdera helduko dena. Saioan zehar, gau-festan murgildutako bi pertsonaia, Saioa Fernandez eta Eduardo Torres dantzariek antzeztutakoak, izango dira. Biek beldurrak, egoa, sedukzioa eta botere borrokak islatuko dituzte, "izan zitekeena baina ez zena izan" ala "izan zitekeena eta azkenean izan zena" balizko dikotomian barrena. Argazkian, Saioa Fernandez eta Eduardo Torres dantzariak / © Del Reves.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!