Mari Carmen Urbieta: "Ikasturte berrian, ilusio berriak"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 26a, 19:47

Leioa.net] Atzean utzi dugu hobekuntza lanez lepo egon den uda: alde batetik, Luis Bilbao Libano, Leioako kalerik nagusienetarikoa, eta bestetik, Sakonetako kiroldegiko igerilekuak hobetzeko obrak. Oso lan desberdinak biak, eta progresio desberdina izaten ari direnak. Luis Bilbao Libano prest jartzeko lanak ondo doaz, aurreikusitako martxan. Azken urteotako lanik garrantzitsuenetakoa izaten ari da, eta ez da inolako arazorik egon. Baina hori posible izan da kale hartan bizi diren eta han dauden merkatarien pazientzia eta ulerkortasunari esker, eurek jasan baitituzte, gehienbat, obrek dakartzaten trabak eta deserosotasunak. Eskerrak eman behar dizkiot, halaber, obraren esleipendun izan den enpresari, esker onez onartu baitzuten tokiko enplegua sustatzeko Udalak egin zien proposamena. Horrela, Leioako bi langabetu lanean jartzea lortu dugu Luis Bilbao Libanoko obretan, eta gainera, materialak hornitzeko Leioako hiru enpresa azpikontratatu dituzte. Argazkian, 2014ko apirilaren 11n, EAJren Leioako Uri Batzarrak aho batez izendatu zuen Mari Carmen Urbieta alkatea hurrengo udal hauteskundeetan hautagaia izateko / © Leioako EAJ.

Bestalde, Sakonetako lanek azken orduko sorpresak ekarri dizkigute, igerilekuak erabiltzen dituztenei eraginez. Udan, kiroldegia ixten denean, urtero, egiten diren obrek agerian utzi dute lan handiagoa behar zutela instalazioek, lehenbailehen egin beharrekoa, guztion erosotasun eta segurtasunerako. Beharrizan horiek begien bistara detektatzea ez zen posible eta agertu egin dira aurreikusita zegoen iragazgaizte obra egiten hastean.

Hala ere, abuztuko azken bi asteetan, ahalegin handia egin dugu aukerak eskaintzeko Sakonetako igerilekuetako erabiltzaile guztiei: ikastetxeak, igeriketa eskolak, kirol klubak eta herritarrak oro har.

Espero dugu hobekuntza lanak lehenbailehen amaitzea eta berriz eskaini ahal izatea, leioaztar guztioi, kalitatezko zerbitzu eta azpiegiturak, orain arte bezala.

Mari Carmen Urbieta alkateak Leioako Udalaren webgunean argitaratutako artikulua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun