Kuotetan hobaria duten bazkideek eskubidea izango dute hobari berbera izateko jardueretan, baina jarduera bakarra erabiltzaile bakoitzeko. Kasu hauetan, izen emateak berriztatzeko, horretarako beren-beregi jarritako epean egin beharko da, hau da, hil bakoitzeko 15etik eta 25era bitartean, kiroldegiko harreran.
Kuota ordaintzen ez bada izena emandako jarduera edo ikastaroren baten, edo bankuko ordainagiria itzultzen bada, jardueran baja automatikoa izatea suposatuko du horrek. Kuota hori zorra izango da eta ordaindu beharko da Leioako udal kirol instalazioetako edozein jarduera edo ikastarotara izena eman ahal izateko.