Sopeloztarrak batzar irekira deitu ditu Gure Esku Dagok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 29a, 20:06

Oraindik daude guztion gogoan pasa den ekainaren 8ko giza katearen arrakasta, ilusioa eta zirrarara. Baina erabakitze eskubidea aldarrikatzeko giza katea ez zen helmuga izan abiapuntua baizik. Hori dela eta, prozesu honetan elkarrekin aurrera pausoak ematen jarraitzeko "guztion konpromisoa" beharrezkoa dela uste du Sopelako Gure Esku Dago taldeak. Bada, iazko esperientzia baloratzeko eta aurtengo erronkak hausnartzeko aukera egongo da ostegun honetan (urriak 2) egingo dute batzar irekian. Hitzordua 19:00etan izango da, Kurtzio kultur etxean. Argazkian, Eskoziako independentziari "yes" esan zioten Sopelan, hilaren 13an / © Sopelako Gure Esku Dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun