Juana Iturmendi Eusko Legebiltzarreko parlamentari popularrak erretiroa hartzeko dimisioa aurkeztekoa dela baieztatu du egunotan Bizkaiko PPk. Medio batzuen ustez, Getxoko PPko idazkari nagusia izandakoa atzo zen kargu-uztea erregistratzekoa, baina oraingoz ez da datu hori baieztatu. Iturmendiren kargugabetzea gauzatu ondoren, popularrek bere ondorengoa aukeratu beharko dute. 2012an aurkeztutako zerrendaren arabera, Marisa Arrue Getxoko PPko zinegotzi bozeramaileari dagokio Gasteizera joateko ardura. Halere, Bilboko Kale Nagusiko egoitzan badira hori segurutzat ematen ez dutenak. Haien ustez, Javier Ruiz Bizkaiko PPko idazkari nagusia eta udal bereko zinegotziarentzat izango litzateke ohorea. Izan ere, pasa den martxoan Anton Damboreneak Ruiz lehenetsi zuen alderdiko barne antolakuntza gidatzeko eta Eduardo Andrade Arrueren konfiantzako laguntzailea kaltetuta irten zen zuzendaritzako mugimenduetan. Ruiz euskararen normalizazioaren aurka zabaldutako mezuengatik egin da ezagun. Argazkian, Arrue, ezkerrean, eta Ruiz, eskuman / © Getxoko PP.