Gaurko hitzaldian zehar, Jose Luis Bilbaok hamaika kontuz aritu da, haietako batzuk Uribe Kostan bere foru gobernuak egindako hobekuntzak izan direla. Besteak beste, honakoak aipatu ditu: Gorlizko Uresarantze auzoan BI-3158 errepideko lanak, Plentzia-Mungia errepideko bigarren fasea (Asteinza-Maruri) eta Txorierri-Mungialdea Bizkaibus esleipen berriaren 23 lineak zabaldu izana, Gorlizko saneamendu hustubidea, Plentziako Itsas Estazioa (7 milioi inbertitu zituen Aldundiak), Leioa eta Erandioko campusaren garapena eta, azkenik, Urdulizko metro geltokia lurperatzeko lanak, urtea bukatu aurretik abiatu nahi dituenak.
Profila
Jose Luis Bilbao Eguren Bilboko Matiko auzoan jaio zen 1957an, familia jeltzale batean. EHUn lizentziatu zen Sarrikoko Ekonomia Zientzien Fakultatean. 1976an EAJn afiliatu zen eta EGIko antolakuntza arduraduna izan zen. 1983an Bizkaiko Batzar Orokorretako kide hautatu zuten. Bertan hainbat ardura ezberdin garatu du. Aurrekontu eta Finantzetako arduraduna izan zen, bai eta Presidentetzako ahalduna eta ahaldun nagusiaren idazkari orokorra ere. Nekazaritzako ahalduna eta Bizkaiko Garapen Konsortzioko presidentea ere izan da.
Josu Bergara ahaldun nagusia izan zen garaian (1999-2003) barne lanean egon zen EAJn. Iñigo Urkullurekin harreman onak zituen eta horrek Luis Maria Retolazaren ardura hartu zuenean Bilbaok botere handia hartu zuen Bizkaian. Hautagai aurkeztu zuten Karmelo Sainz de la Maza Leioako alkatea, Jose Angel Corres, edo Juan Luis Laskurain bezalakoen gainetik.
Ezker abertzalea legez kanpo utzi zuen Alderdiaren Legearen ondorioz, 2003ko maiatzaren 25ean bera buru zuen hautagaitzak gehiengo osoa lortu zuen foru hauteskundetan eta beraz Francoren osteko Bizkaiko laugarren ahaldun nagusia bilakatu zen. 2007an berriro hautatu zuten, honakoan EAren laguntzarik gabe. Legealdi horretan, Patxi Lopez lehendakari sozialistari oposizioa egiten jardutea leporatu zioten maiz. 2011n, hautesleek karguan berretsi zuten. Bilbao ezkonduta dago, hiru seme ditu eta Getxon bizi da.