Auzokide eta Udalaren arteko hamaika aferatan ibilitako Iñigo Elortegik azaldu duenez, desjabetzeak behin-behinean geldituz, "denbora irabazi" egin dute hondeamakinak Tosu estrata inguruetan sar ez daitezen. "Prozedura administratibo guztia martxan jarri behar da berriro: jabeak berriro deitu...", zehaztu du auzokideak. Beste alde batetik, udal erregistroan Imanol Landa alkateari, Joseba Arregi Hirigintza zinegotziari eta Keltse Eiguren Ingurumen zinegotziari zuzendutako idatzia aurkeztu du Elortegik. Horren bidez, URAk, Uraren Euskal Agentziak, esan duenez, inguru horretan lurrazpiko akuifero naturala dagoela ohartarazi die tokiko arduradunei; baita, horrekin lotuta, eraikuntza horrek ingurugiroan izango duen eragina baloratzeko txostena ez dela egin ere gaineratu die. "Eusko Jaurlaritzak badaki eta Getxoko Udala horren jakitun bada orain. Beraz, jakin badakite aurrera egiteak ekar lizkiekeen ardurak", esan du Iñigo Elortegik. Bere ustez, "Tosuko landan jokoan dago Getxoren etorkizuna".
Tosuko lagunek zabaldutako idatzia:
Ibarbengoako parkingari ez! Desjabetzeak gelditu!
Ibarbengoako parkinga urteak atzera prestatutako espekulazio plana gauzatzeko “Troiako zaldia” dugu. Getxoko azken biriki verde eta landu daitezkeen lur eremuen azken baliabidekin bukatu duen planaren hasiera pausuak dira hauek.
Eta ez hori bakarrik.
Parkinga ilegala da, ez baita egingo trenbide eremuko lurretan, erakunde publikoek esaten duten bezela.
Eta okerragoa dena:
Hidrologikoki kaltebera den zonaldean eraikia izatea nahi dute, halabeharrezkoak diren ingurugiro azterlanak egin gabe. Lurazpian dauden akuifero garrantsitzuak kaltetuko ditu, herriko uholde arazoak larrituz.
Gaur sinatu nahi diren desjabetzen bitartez, Eusko Jaurlaritzak eta udaletxeak gure herria hipotekatzen eta bere baliabide naturalak desgerrarazten dituen eredu espekulatzailea inposatu nahi dute, era irregularrean alegia.
Parkinga horretarako lehenengo urratsa da.
Andra Mari ez ukitu! Desjabetzerik ez!