Beristainen aurkako epaiketa hizpide izango du gaur Getxoko Udalbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 30a, 18:31

Gaur, hilaren azken asteartero legez, Getxoko Udalbatza batuko da udaletxean, Negurin. Arratsaldeko 5etatik aurrera, hamaika gai jorratuko dituzte bertako 25 zinegotziek, tartean, Bilduk proposatuta, Imanol Beristain Itzubaltzeta / Romoko auzokidearen eta beste 27 gazteren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalean burutzen ari den epaiketa. Seina urte eskatzen diete gazteei, Segi gazte erakunde ilegalizatuko buruzagiak izatea leporatuta. Behin eta berriro gazteek torturetan oinarritutako prozesua dela salatu dute. Mozioarekin batera, Libre ekimenak deitutako elkarretaratzea izango da, Beristaini babesa ematekoa. 19:30ean jarri dute hitzordua udaletxearen aurrean. Kontzentrazioaren ostean, udal bilkuran hitz egiteko auzokideen txanda baliatuko dutela iragarri dute Libreko kideek. Gaur jorratuko dituzten beste gai batzuk izango dira udal garbiketa, Itzubaltzeta gaztetxeko lurra erosteko proposamena, udal lanpostuetan aldaketak, Hauteskundeen Legea, Espainiako Bira, Aixerrotako udal lurren salmenta, balizko parking berria Areetan, sendientzako laguntzak eta toki historikoak nabarmentzea. Argazkian, pasa den irailaren 22an, 200 bat auzokidek kaleratu ziren, Beristaini babesa emateko.

Gaurko Getxoko Udalbatzaren gai zerrenda

 

Elkarretaratzearen kartela 1013384_375893499228953_2654259196760242642_n

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun