Emakumeak Ertzaintzari esan zion bere borondatearen kontra atxikita egon zen tartean, bikotekideak fisikoki eraso egin ziola, lesio arinak baitzituen, bai eta sexualki eraso ere. Ospitalera eraman zuten biktima, pairatutako lesioak sendatzeko. Erandioko aipatu etxebizitzan bizi ziren elkarrekin.
Ertzainak, gertatutakoaren berri izan bezain pronto, ustezko erasotzailea bilatzen hasi ziren. Horrek, bada, 21 urte ditu eta baimen bat zuen, hirugarren mailako zigorra betetzen ari baitzen Basauriko espetxean. Akusatuari sexu-erasoa eta eraso fisikoa egitea eta legez kontra atxikitzea leporatu dizkiote.
Ertzaintzak 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo (asteartea) arratsaldean Erandion, genero-indarkeria eta legez kontra atxikitze delitu bana egotzita; biak, bikotekidearen kontra. Eusko Jaurlaritzaren