Getxoko Udalak, Europako Gizarte Funtsaren Valora proiektuarekin batera finantzatuta, udalerriko saltokiei zuzendutako programa berritzailea jarri du martxan: Dendari izenekoa. Merkataritzari laguntzeko proiektu berri horrekin, honako alderdiak hobetzea lortu nahi da: parte hartzen duten establezimenduen lehiakortasuna eta kudeaketa eta merkatarien enpresa gaitasuna. Horretarako, hainbat saio diseinatu da: ikaskuntza praktikorako saioak, saio pertsonalizatuak eta etengabeko hobekuntzan merkatariei lagunduko dieten adituen laguntasun jarraitua, tokiko arduradunek zehaztu dutenez. Epe laburrerako helburua Gabonetako kanpainarako prestatzea izango da. Programa osoa asteartean, urriaren 7an, aurkeztuko dute, 14:15ean,
Getxolanen (Getxo Elkartegia, Areetako Ogoño kalea, 1). Informazioa: 944660 140 edo
getxolan[abildua]getxo.net. Argazkian, Areetan paratutako elkartegian dago Getxolan / © Getxoko Udala.