Mugikortasuna hobetzeko proposamenen inguruan iritzia emateko aukera badago oraindik Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 1a, 19:50

Ostiralean, urriak 1, amaituko da "Sopela pertsonen gunea" prozesuaren erakusketa parte-hartzailea. Aipatu erakusketan Sopelako herriguneko mugikortasuna hobetzeko hainbat proposamen jasotzen dira. Erakusketa irailaren 19an ireki zen udal igerilekuen sarreran. Bertan hainbat panel jarri ziren, honakoa azalduz: lehenik eta behin, Udalak azken hilabeteetan bultzatu duen prozesu parte-hartzailearen berri ematen da. Udalak hainbat bilera antolatu zituen herriko sektore ezberdinekin, eurekin batera herriko mugikortasunaren diagnostikoa egiteko: umeak, nagusiak, emakumeak, herriko elkarteak, eta abar. Aipatu prozesuaren 259 lagunek parte hartu zuen. Herritar horien guztien ekarpenak jaso ostean, Udalak kontratatutako talde teknikoak herriko erdiguneko mugikortasuna hobetzeko hiru proposamen egin ditu, oinezkoei lehentasuna emanez. Zehazki, erakusketan hiru proposamen aurkezten dira, denak herriguneko kale ezberdinetan aldaketak proposatuz (bertan biltzen baitira herriko zerbitzu gehienak). Erakusketa urriaren 3an itxiko da, eta orain arte auzokideek hiru proposamen horien inguruko euren iritzia emateko aukera izango dute. Argazkia: © Sopelako Udala.

Udalak inkestak jarri ditu herritarren eskura, proposamenen inguruan euren iritzia eman zezaten. Gainera, hainbat bisita gidatu antolatu dira herritarrek modu zuzenean informazioa jaso zezaten, zalantzak argituz.

Hurrengo bisita gidatuak honakoak izango dira:

- Urriak 1, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara udal igerilekuan.
- Urriak 2, osteguna, 12:00etatik 14:00etara udal igerilekuan.
- Urriak 3, ostirala, 18:00etatik 20:00etara udal igerilekuan.

Udalak auzokide guztiak animatu ditu erakusketan parte hartzera eta euren iritzia ematera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun