Marisa Arrue eta Javier Ruiz Getxoko zinegotzi popularrek uko egin diote Eusko Legebiltzarrean
erretiroa hartuko duen Juana Iturmendi parlamentaria ordezkatzeari. Gauzak horrela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PPk ohar baten bidez jakinarazi duenez, Getxon jaiotako Cristina Ruiz Bujedo Bilboko zinegotzi eleduna izango da PPren legebiltzarkide berria. Urrian zehar udal karguak utziko ditu. Ruiz Bujedok 45 urte ditu, Soziologia eta Zientzia Politikoetan doktorea da eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Zientzia Fakultatean klaseak ematen ditu. Bilboko udaletxean sartu aurretik, zortzi urtez aritu zen legebiltzarkide Bizkaiko Batzar Nagusietan eta hori baino lehen, 1995 eta 1999 bitartean zinegotzi jardun zuen Getxon, Marisa Arruerekin batera. Garai hartan, 1998ko abuztuaren 15ean, hainbat ezezagunek lehergailu bat jaurti zuten Cristina Ruizen senideek Algortan zuten etxearen aurka, zinegotzia jada ez zela bertan bizi. Ez zen zauriturik izan eta kalte material txikiak jaso ziren. Argazkian, Cristina Ruiz Bujedo / © EAEko PP.