Erandioko Makroko jatetxeko langileek mobilizazioei ekin diete

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 2a, 00:58

Pasa den astelehenean, 50 bat lagun manifestatu ziren Erandioko Makro merkataritza zentroaren inguruetan. Protestaren helburuak bertako jatetxeko 6 langileen lanpostuak defendatzea eta ostatua itxi ez dezaten eskatzea izan ziren. Izan ere, Sociedad Iberica de Restaurantes de Tecnologia Avanzada (Sirta) enpresak aurreko astean iragarri zuen Enplegua Erregularizatzeko Espedientea (EEE) aurkeztu eta Estatu espainolean dituen 18 jatetxeetatik 17 itxiko dituela, 150 behargin kalean utzita, tartean Erandioko 6ak. Bakarrik Madrilgoa salbatuko du. Sirtaren bazkide nagusia Makro Autoservicios Mayoristas da eta enpresak Makrori ordaintzen dizkio lokalen alokairuak. Makro Metro talde alemaniarraren jabetza da, Media Markt eta Saturn bezala. Beharginen protestekin bat egin duen CCOO sindikatuaren arabera, Metro taldea saneatuta dago eta azken urtean 20 milioi euro baino gehiagoko etekinak eskuratu ditu. Gainera, salatu du EEE aurkezteko erabilitako era ez dela legezkoa, enpresak lan zentroak itxiko baditu ere jatetxeak merkatuaren egungo eskaeretara egokitzea jarri baitu arrazoitzat. Sirtaren arabera, berriz, jarduera mantentzea "bideraezina" da. Halere, ez ditu kontuak erakutsi eta uko egin dio Europako Batzordeko langileen ordezkariekin negoziatzeari, CCOOk salatu duenez. Argazkian, Sirtako beharginen mobilizazioa / © CCOO Euskadi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun