Eusko Jaurlaritzak Plentziako Legarrondo zubiaren inguruko lursail batzuk "nahitaez" desjabetu zituen pasa den astelehenean egindako Gobernu Kontseiluan. Erabakia premiaz hartu zuen, Bilbao-Bizkaiko Ur Partzuergoak hala eskatuta. Partzuergoak "Plentziako (Ganbe-Gorliz) hornikuntzarako lehen mailako sarea hodia berritzea" izeneko proiektua eraman nahi du aurrera eta hori gauzatzeko lur guztiak izatea beharrezkoa zela adierazi zion Jaurlaritzari. Gainera, okupazio hori ezin dela atzeratu agertu zuen, Uribe Kostan ur-hornidura bermatuko bada. Jaurlaritzako zerbitzu teknikoek ez zuten hirigintza arloko oztoporik ikusi eta ongi ikusia eman zuten. Pasa den apirilaren 8ko Batzar Nagusian onartu zituen Ur Partzuergoak Legarrondoko zubian egin beharreko lanak, aurten zein 2015ean garatuko direnak. Aurreikusitako aurrekontua 1.073.461 eurokoa da, BEZa zenbatu gabe. Kopuru horretatik 350.000 euro aurten inbertituko dituzte. Argazkian, Korrika Legarrondo zubia zeharkatzen artxiboko irudian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!