Leioako Eskulangintza azokaren edizio berria izango da asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urr. 2a, 12:26

Plazer bisual eta gastronomikoen azoka berriro heldu da Leioara. "Aurten ere, artisautza, gastronomia eta zentzuen bitartez gozatzeko momentua heldu da, produktu desberdinak dastatuz eta artisau profesionalen lana, esfortzu eta mimo handiz burututakoa, ikusiz eta gozatuz, kalitatezko produktuak sortzeko helburua dutelarik", azaldu dute udal iturriek. Urriaren 3, 4 eta 5ean, Bulebarrean, Leioako plazer bisual eta gastronomikoen azokaren 30 erakusmahai desberdinek artisautza produktu tradizional eta garaikideak eskainiko dituzte. Horretaz gain, gastronomia arloko berezitasunen aukeraketa bat ere eskainiko dute: "kalitate handiko produktuak, eta oso esklusiboak". Berrikuntza bezala, proiektu berri bat hasiko da aurtengo azokan: artisau praktiketarako Ikasgela. Aurtengo edizioan honako ekintza hauek planteatzen dira: olioa dastatzeko ikastaroak, ostiral eta larunbatean, plaza mugatuekin (gehienez, 20 ikasle). Eta oliba oliogintza, larunbatean (gehienez, 15 pertsona). Argazkian, eskulangintza azoka Bulebarrean, artxiboko irudian / © Leioako Udala.

Azokan ere zuzenean jarraitzeko bi tailer burutuko dira, publikoari teknika desberdinak erakusteko helburuarekin. Aurten, ehunak eta olibondo zura protagonistak izango dira. Ohikoa den produktu dastaketa (ogia, txakolina, gazta, hestebeteak, eta abar…) ere, ez da faltako, hurrengo ordutegietan: larunbatean, 19:00etatik 21:00etara; eta igandean, 12:00etatik 14:00etara. Artisau produktuen zozketa ere egingo da, 6 euro baino gehiagoko erosketak egiten dituzten erosle guztien artean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun