Igandean, urriak 5, 09:30ean,
EHUren Leioa eta Erandioko campuseko kiroldegian hasiko da Jakintzaren Bidea ibilketaren VIII. edizioa. Ibilaldiak 17 kilometro izango ditu eta Zamudioko Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean bukatuko da. Edonork parte hartu ahal du eta EHUko ikasleek aukera askeko kreditu bat edo graduko kreditu bat lortuko dute ibilbidea eginez gero. Izena emateko epea urriaren 3ko 13:00etara arte irekita egongo da. Inskripzio doakoa da eta
Internet bidez zein EHUko Bizkaiko Campuseko Kirol Zerbitzuko bulegoan (Unibertsitateko Kiroldegia) egingo da. Igandean, 08:30ean, bai Bizkaiko Parke Teknologikotik, bai Astrabuduako metro geltokitik autobusak izango dira martxa hasiko den lekura garraiatzeko. Bueltan, Barco Eraikina, Teknologi Parkean 13:00etatik aurrera egongo dira Astrubuduako metro geltokira eta EHUko kiroldegira iristeko. Argazkian, Jakintzaren Bidea ibilaldiko aurreko edizioetako bat.