Berta Rodriguez Sopelako PPren bozeramaileak eta aipatu taldeko zinegotzi bakarrak tamaldu duenez, zarama bilketa tasa %4 baino gehiago igotzea onartu zuen joan den astean Udalbatzak, Bildu eta PSE-EEren aldeko botoekin. Ordezkari popularraren ustez, "ekonomia hobera baldin badoa auzokideen poltsikoetan ere izan beharko luke eragina". Hain zuzen ere, udal tasak eta zergak jaistea proposatu zuen Sopelako PPk, "auzokideek egindako esfortzu guztiak saritzeko garaia delako". Halaber, potentzia gehien duten ibilgailuetarako aurreikusitako zerga ere igotzea erabaki zuten joan den asteko osoko bilkuran, Bildu, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin. Rodriguezen hitzetan, "onartezina da alderdi politiko batzuek gizartearen errealitatetik, herritarren eskaerengatik, horren urrun egotea". Argazkian, Berta Rodriguez PPren zinegotzia.